Erakundearekin zerikusirik ez duten arrazoiengatik, izena emateko epea astelehenera atzeratu dugu 2024ko maiatzaren 20a
Izen-emateen irekiera: astelehena, 2024ko maiatzaren 20a.

Pribatutasun Politika

Pribatutasun-politika

Escudería Touring enpresak. ("guk", "guretzat", "gure") kudeatzen ditu www.sansebastiancircuitspirit.com eta webgunea (aurrerantzean "Zerbitzua").

Orrialde honek jakinarazten dizu zein diren gure Zerbitzua erabiltzen duzunean datu pertsonalen bilketa, erabilera eta hedapenari loturiko gure politikak, bai eta datu horiei loturik zer aukera eta eskubide dituzun ere.

Zuri Zerbitzua emateko eta hobetzeko erabiltzen ditugu zure datuak. Zerbitzua erabiltzean, onartu egiten duzu informazioa biltzea eta erabiltzea, betiere politika hauekin bat etorriz. Pribatutasun-politika honetan beste definizio batzuk jaso ezean, bertan erabilitako terminoen esanahia gure Zehaztapen eta Baldintzetan adierazitako bera da. www.sansebastiancircuitspirit.com webgunean daude definizio horiek.

Definizioak

Zerbitzuak

Zerbitzuak Escudería Touring enpresak kudeatutako webgunea dira: www.sansebastiancircuitspirit.com.

Datu pertsonalak

Datu pertsonalak pertsona fisiko bizi bat identifikatzeko oinarritzat hartzen direnak dira (datu horiekin eta eskura dugun edo seguruenera izan dezakegun beste informazioarekin identifika ditzakegu pertsonak).

Erabilera-datuak

Erabilera-datuak automatikoki bildutako datuak dira. Zerbitzua erabiltzearen ondorioz edo Zerbitzuaren azpiegiturak berak sortuak (adibidez, orrialde baten bisitaren iraupena).

Cookieak

Cookieak zure gailuan (ordenagailu edo gailu mugikorrean) biltegiratutako artxibo txikiak dira.

Tratamenduaren arduraduna

Informazio pertsonala zer helburutarako eta nola tratatzen den edo tratatuko den erabakitzen duen pertsona fisiko edo juridikoa da tratamenduaren arduraduna (berak bakarrik edo beste pertsona batzuekin batera jardun dezake zeregin horretan).

Pribatutasun-politika honen ondorioetarako, gu gara zure Datu pertsonalen tratamenduaren arduradunak.

Tratamenduaren eragileak (edo Zerbitzuen hornitzaileak)

Tratamenduaren eragilea (edo Zerbitzuen hornitzailea) tratamenduaren arduradunaren izenean datuak tratatzen dituen pertsona fisiko edo juridikoa da.

Hainbat Zerbitzu-hornitzaileren zerbitzuak erabil ditzakegu, zure datuak modu eraginkorragoan tratatzeko.

Interesduna (edo Erabiltzailea)

Gure Zerbitzua erabiltzen duen edozein pertsona fisiko da interesduna, eta Datu pertsonalen subjektua da.

Informazioa biltzea eta erabiltzea

Informazio mota desberdinak biltzen ditugu, hainbat helbururekin, zuri Zerbitzua emateko eta hobetzeko.

Bildutako datu motak

Datu pertsonalak

Gure Zerbitzua erabiltzean, seguruenera pertsona moduan identifikagarria izan daitekeen zenbait informazio emateko eskatuko dizugu, zurekin hartu-emanean jartzeko edo zu identifikatzeko (“Datu pertsonalak”). Pertsonaren informazio identifikagarriak, besteak beste, datu hauek izan ditzake:

  • Helbide elektronikoa
  • Izen-abizenak
  • Cookieak eta erabilera-datuak

Zure Datu pertsonalak erabil ditzakegu zurekin harremanetan jartzeko eta informazio-orriak, marketineko edo sustapeneko materialak eta zure interesekoa izan daitekeen bestelako informazioa zure eskura jartzeko. Komunikazio horiek zati batean edo osotasunean ez jasotzeko aukera egin dezakezu, harpidetza ezeztatzeko estekan klik eginez edota bidaliko dizugun e-mail bidezko mezuan emandako argibideei jarraituz.

Erabilera-datuak

Zerbitzuan sartzeko eta Zerbitzua erabiltzeko moduari buruzko informazioa ere biltzen dugu («Erabilera-datuak»). Erabilera-datu horien artean honako hauek egon daitezke: zure ordenagailuko Interneteko protokoloaren helbidea (IP helbidea, adibidez), nabigatzaile mota, nabigatzailearen bertsioa, gure Zerbitzuan zer orrialde bisitatzen dituzun, zure bisitaren ordua eta data, orrialde horietan zenbat denbora egiten duzun, gailuen berariazko identifikatzaileak eta diagnostikorako beste datu batzuk.

Datuen erabilera

Escudería Touring enpresak hainbat helburutarako erabiltzen ditu bildutako datuak:

  • Gure Zerbitzua hornitzeko eta mantentzeko
  • Gure Zerbitzuan izan diren aldaketak jakinarazteko
  • Gure Zerbitzuaren funtzio interaktiboetan parte hartzen uzteko, horrela erabakitzen duzunean
  • Bezeroari laguntza emateko
  • Gure Zerbitzua hobetzeko aukera eman diezaguketen analisiak eta informazio baliagarria biltzeko
  • Gure Zerbitzuaren erabilera kontrolatzeko
  • Arazo teknikoak hautemateko, saihesteko eta konpontzeko
  • Eskain ditzakegun beste ondasun, zerbitzu eta ekitaldiei buruzko albisteak, eskaintza bereziak eta informazio orokorra bidaltzeko, aurrez erosi izan dituzun edo begiratu izan dituzun ondasun, zerbitzu eta ekitaldien antzekoena, non eta informazio hori ez jasotzea hautatzen ez duzun.

Datu pertsonalen tratamendurako lege-oinarria, Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorrarekin (DBEO) bat etorriz

Europako Esparru Ekonomikoan (EEE) bazaude, Escudería Touring enpresak Pribatutasun-politika honetan adierazitako informazio pertsonala biltzeko eta erabiltzeko lege-oinarria biltzen ditugun datu pertsonalen araberakoa eta bilketa izan den testuinguru jakinaren araberakoa izango da.

Escudería Touring enpresak xede hauek izan ditzake zure datu pertsonalak tratatzeko:

  • Zurekin hitzartutako kontratu bat betetzea
  • Gerta daiteke zuk baimenik ez ematea datuak tratatzeko
  • Tratamendua gure zilegizko interesen aldekoa izatea eta zure eskubideen aurkakoa ez izatea
  • Ordainketak bideratzea
  • Legea betetzea

Datuak gordetzea

Escudería Touring enpresak Pribatutasun-politika honetan jasotako helburuetarako beharrezkoa den denboran soilik gordeko ditu zure Datu pertsonalak. Gure legezko eginbeharrak betetzeko (adibidez, indarrean den legedia betetzeko zure datuak derrigorrean gorde behar baditugu), gatazkak konpontzeko eta gure legezko politikak eta hitzarmenak betetzeko beharrezkoa den heinean gordeko eta erabiliko ditugu zure Datu pertsonalak.

Escudería Touring enpresak barne analisiak egiteko ere gordeko ditu Erabilera-datuak. Oro har, Erabilera-datuak denbora-tarte laburragoan gordeko dira, kasu hauetan izan ezik: datuok segurtasuna indartzeko edo gure Zerbitzuaren funtzionaltasuna hobetzeko erabiltzen direnean, edo legez datu horiek denbora-tarte luzeagoan gordetzera derrigortuta gaudenean.

Datuak transferitzea

Zure informazioa, Datu pertsonalak barne, zure estatutik, probintziatik, herrialdetik edota gobernu-jurisdikziotik kanpo dauden ordenagailuetara transferitua izan daiteke eta haietan gorde daiteke. Litekeena da, gainera, herrialde haietan datuak babesteko legeak ez bat etortzea zure jurisdikziokoekin.

Espainiatik kanpo bazaude eta guri informazioa ematea erabakitzen baduzu, kontuan izan guk datuak Espainiara transferitzen ditugula, datu pertsonalak barne, eta han tratatzen ditugula.

Pribatutasun-politika hau onartuta eta, segidan, informazio hori bidalita, adierazten diguzu ados zaudela datuen transferentzia horrekin.

Escudería Touring enpresak arrazoizko neurri guztiak hartuko ditu zure datuak modu seguruan eta Pribatutasun-politika honen arabera tratatuko direla bermatzeko, eta zure Datu pertsonalak ez direla inolako erakunde edo herrialdetara transferituko ziurtatzeko, non eta haietan ez dauden kontrol egokiak ezarrita, zure datuen edo bestelako informazio pertsonalaren segurtasuna barne dela.

Datuak jakinaraztea

Legeak behartuta jakinaraztea

Zenbait egoeratan, Escudería Touring enpresa derrigortuta egon daiteke zure Datu pertsonalak jakinaraztera, legediak horrela eskatzen duenean edo agintari publikoek eginiko baliozko eskaerei erantzun behar zaienean (adibidez, auzitegi edo erakunde publiko batek eskatzen dituenean).

Escudería Touring enpresak fede onez zure Datu pertsonalak zabaldu ditzake honako xede hauetarako beharrezkoa dela irizten badio:

  • Lege-eginbehar bat betetzeko
  • Escudería Touring-ren eskubide edo ondasunak babesteko eta defendatzeko
  • Zerbitzuarekin loturik izan daitezkeen arau-hausteak prebenitzeko edo ikertzeko
  • Zerbitzuaren erabiltzaileen edo herritarren segurtasun pertsonala babesteko
  • Legezko ondorioen aurrean bere burua babesteko

Datuen segurtasuna

Zure datuen segurtasuna garrantzitsua da guretzat, baina gogoan izan Internet bidezko transmisio-metodoak edo biltegiratze elektronikoko metodoak ez direla %100 seguruak. Gogotik saiatzen gara merkataritza aldetik onargarriak diren bitartekoak erabiltzen zure Datu pertsonalak babesteko, baina ezin dugu datuen erabateko segurtasuna bermatu.

"Ez arrastoari jarraitu” seinaleak

Ez ditugu onartzen “Ez arrastoari jarraitu” seinaleak (aurrerantzean, “DNT”, ingeleseko “Do Not Track” esamoldetik eratorrita). Zure web-nabigatzailean ezar dezakezun lehenespen bat da DNT, webguneei jakinarazteko ez duzula nahi zure jarraipena egiterik.

DNT aktibatu edo desaktibatu egin dezakezu zure web-nabigatzailearen Lehenespenen edo Konfigurazioaren orrialdean.

 

Datuak babesteko zure eskubideak, Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorrarekin (DBEO) bat etorriz

Europako Esparru Ekonomikoan (EEE) bizi bazara, zenbait eskubide dituzu datuen babesaren arloan. Escudería Touring enpresak arrazoizko neurriak hartzen ditu zure Datu pertsonalak zuzendu, aldatu, ezabatu edo haien erabilera mugatu ahal izan dezazun.

Zuri buruzko zer Datu pertsonal ditugun jakin nahi baduzu eta gure sistemetatik ezabatzea nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan.

Baldintza jakinetan, eskubide hauek dituzu datuen babesaren arloan:

  • Zuri buruz dugun informazioan sartzeko eta informazio hori eguneratzeko edo ezabatzeko eskubidea. Horretarako aukera dagoen guztietan, zure Datu pertsonaletan sar zaitezke, horiek egunera ditzakezu edo ezabatzeko eska dezakezu zuzenean zure kontuaren konfigurazioaren barnean. Zuk zeuk ezin badituzu eragiketa horiek egin, jar zaitez gurekin harremanetan horretan lagun zaitzagun.
  • Zuzentzeko eskubidea. Zure informazioa zuzentzeko eskubidea duzu, ez bada zuzena edo osoa.
  • Aurka egiteko eskubidea. Zure Datu pertsonalak tratatzearen aurka zaudela adierazteko eskubidea duzu.
  • Erabilera mugatzeko eskubidea. Zure datu pertsonalen tratamendua muga dezagula eskatzeko eskubidea duzu.
  • Datuen eramangarritasunerako eskubidea. Eskubidea duzu zuri buruz ditugun datuen kopia bat eskuratzeko, ohiko erabilerako eta irakurketa mekanikoko formatu egituratu batean.
  • Emandako onespena kentzeko eskubidea. Eskubidea duzu emandako onespena nahi duzunean kentzeko, baldin eta Escudería Touring enpresa onespen horretan oinarritu bada zure datu pertsonalak tratatzeko.

Kontuan izan, eskabide horiei erantzun aurretik, zure identitatea egiaztatzeko eskatuko dizugula seguruenera.

Zure Datu pertsonalez egiten dugun bilketa eta erabilera dela eta, eskubidea duzu kontroleko aginte baten aurrean erreklamazio bat aurkezteko. Informazio gehiagorako, jar zaitez harremanetan Europako Esparru Ekonomikoko (EEE) tokiko zure kontrol-agintearekin.

Zerbitzu-hornitzaileak

Hirugarren pertsona fisiko eta juridikoak (“Zerbitzu-hornitzaileak”) kontratatu ditzakegu gure Zerbitzua errazteko, gure izenean Zerbitzua eman dezaten, Zerbitzuarekin loturiko zerbitzuak hornitu ditzaten edo gure Zerbitzua zer-nola erabiltzen den aztertzen lagun diezaguten.

Hirugarren horiek zure Datu pertsonaletan sartu daitezke baina gure izenean zeregin horiek betetzeko soilik, eta derrigortuta daude datuak ez zabaltzera eta beste edozein helburutarako ez erabiltzera.

Hirugarren Zerbitzu-hornitzaileak erabil ditzakegu gure Zerbitzuaren erabilera kontrolatzeko eta aztertzeko.

Google Analytics

Google Analytics Googlek eskainitako web analisirako zerbitzu bat da; webguneetako trafikoaren jarraipena egiten du eta horren berri ematen du zerbitzu horrek. Googlek gure Zerbitzuaren erabilera arakatzeko eta kontrolatzeko erabiltzen ditu bildutako datuak. Datu horiek Googleren beste zerbitzu batzuekin partekatzen dira. Googlek bere publizitate-sareko iragarkiak testuinguruan jartzeko eta pertsonalizatzeko erabil ditzake bildutako datuak.

Zerbitzua erabiltzen duzularik zure jarduera Google Analytics tresna horrentzat eskuragarri ez egotea aukera dezakezu, nabigatzailean zerbitzu hori desgaitzeko osagarria instalatuta. Osagarri horrek ez dio uzten Google Analytics-en JavaScript tresnari (ga.js, analytics.js eta dc.js) bisitatzen dituzun orrien eta jardueraren informazioa Google Analytics-ekin partekatzen.

Googleren pribatutasun-jardunei buruzko informazio gehiago jakiteko, bisitatu Googleren Pribatutasun eta Baldintzen webgunea: https://policies.google.com/privacy?hl=en

Google Ads (AdWords)

Google Ads (AdWords) remarketineko zerbitzua Google Inc. aplikazioak ematen du.

Aukera duzu Google Analytics tresnari iragarkirik zabaltzen ez uzteko eta Googlen bistaratzen dituzun iragarkiak pertsonalizatzeko Googleren iragarkien Konfigurazioko orrialdean dagokion aldaketak eginda: http://www.google.com/settings/ads

Era berean, Googlek gomendatzen dizu Google Analytics desgaitzeko osagaia instalatzea (https://tools.google.com/dlpage/gaoptout) zure nabigatzailean. Nabigatzailean Google Analytics desgaitzeko osagaiaren bidez bisitariek aukera dute Google Analytics tresnari haien datuak biltzen eta erabiltzen ez uzteko.

Googleren pribatutasun-jardunei buruzko informazio gehiago jakiteko, bisitatu Googleren Pribatutasun eta baldintzen webgunea: https://policies.google.com/privacy?hl=en

Ahokaleku

Rafa Espada helbidea Plz. Txofre, 7 (20001 Donostia). Informazio gehiago bere web orrian: https://rfspd.com. Rafa Espadak datuak tratatzen ditu Escudería Touringri hosting-zerbitzuak emateko, Datuak Babesteko egungo Erregelamendu Orokorraren eskakizunak betez.

Beste gune batzuetarako estekak

Gure Zerbitzuak estekak izan ditzake guk kudeatzen ez ditugun beste gune batzuetara. Hirugarren baten estekan klik egiten baduzu, hirugarren horren gunera bideratuko zaitu nabigatzaileak. Arren eskatzen dizugu berrikus dezazula bisitatzen dituzun gune guztien Pribatutasun-politika.

Ez dugu inolako kontrolik eta erantzukizunik hirugarrenen gune edo zerbitzuetako edukien, politiken edo pribatutasun-jardunen gainean.

Adingabekoen pribatutasuna

Gure zerbitzua ez dago 18 urtetik beherako adingabekoei zuzenduta (aurrerantzean “Adingabekoa”).

Ez dugu, jakitun garela, 18 urtetik beherako inor pertsonalki identifikatzeko informaziorik biltzen. Aita/ama edo tutorea bazara eta jakiten baduzu zure seme-alabak Datu pertsonalak jakinarazi dizkigula, jar zaitez gurekin hartu-emanetan. Jakiten badugu adingabekoen Datu pertsonalak bildu ditugula gurasoen onespena egiaztatu gabe, neurriak hartzen ditugu gure zerbitzarietatik informazio hori ezabatzeko.

Aldaketak Pribatutasun-politika honetan

Aldian behin eguneratu egin dezakegu gure Pribatutasun-politika. Egindako aldaketen berri emango dizugu orrialde honetan Pribatutasun-politika berria argitaratuz.

E-mail bidez edo gure Zerbitzuan nabarmendutako ohar baten bidez emango dizugu horren berri, aldaketa indarrean sartu baino lehen, eta «benetako data» eguneratuko dugu Pribatutasun-politika honen goiko aldean.

Aldian behin Pribatutasun-politika hau berrikusteko gomendatzen dizugu, inolako aldaketarik egin den ikusteko. Pribatutasun-politika honetan eginiko aldaketak orrialde honetan argitaratutakoan sartzen dira indarrean.

Jarri gurekin harremanetan

Pribatutasun-politika honi buruz galderarik izanez gero, jar zaitez gurekin harremanetan E-mail bidez: scs@sansebastiancircuitspirit.com

Benetako data: Martzoa 15, 2023