Erakundearekin zerikusirik ez duten arrazoiengatik, izena emateko epea astelehenera atzeratu dugu 2024ko maiatzaren 20a
Izen-emateen irekiera: astelehena, 2024ko maiatzaren 20a.

Lege oharra

Hasiera

Azken eguneratzea: 2023ko martzoa 15ean

Zehaztapen eta baldintza hauek ("Zehaztapenak", "Zehaztapen eta baldintzak") arautzen dute Escudería Touring. enpresak (“gu” edo “gure”) kudeatzen duen https://www.sansebastiancircuitspirit.com webgunearekin ("Zerbitzua") dugun harremana.

Mesedez, irakurri arretaz Zehaztapen eta Baldintza hauek Zerbitzua erabili aurretik.

Zerbitzua eskuratzeko eta erabiltzeko, aurrez onartu eta bete egin behar dituzu Zehaztapen hauek. Zerbitzua eskuratu edo erabiltzen duten bisitari, erabiltzaile eta pertsona guztiek bete beharrekoak dira zehaztapenak.

Zerbitzua eskuratzean edo erabiltzean, legez derrigortuta zaude Zehaztapen hauek betetzera. Atalen batekin ados ez bazaude, Zerbitzuan ez sartzea gomendatzen dizugu.

Zerbitzuak

www.sansebastiancircuitspirit.com Escudería Touring.ren zerbitzua.

Informazioaren Gizartearen Zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legearen 10. artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako, webgune hauen bidez informazioaren gizartearen zerbitzuak ematen dituen erakundearen izena Escudería Touring da, eta helbide soziala Escudería Touring - 20100 Errenteria helbidean du (IFK: G75173138).

Datu osoak

Escudería Touring
G75173138
Escudería Touring
20100 Errenteria
www.sansebastiancircuitspirit.com

Email: scs@sansebastiancircuitspirit.com
Teléfono: 0034 943 535 679

Eskuragarritasuna, akatsak eta zehaztasunik ezak

Zerbitzuan eskura dauden produktuen eta zerbitzuen gure eskaintzak etengabe eguneratzen dira. Gerta daiteke gure Zerbitzuan eskura dauden produktuak eta zerbitzuak okerreko prezioarekin egotea, zehaztasunik gabe deskribatuta egotea edo eskura ez egotea; era berean, atzerapenak izan daitezke beste webgune batzuetan Zerbitzuaren informazioa eta gure publizitatea eguneratzerakoan.

Ezin dugu bermatu eta ez dugu bermatzen informazioaren (prezioak barne), produktuen irudien, zehaztapenen, eskuragarritasunaren eta zerbitzuen zehaztasuna. Eskumena dugu informazio hori aldatzeko edo eguneratzeko, baita akatsak, zehaztasunik ezak edo aipatu gabeko informazioak zuzentzeko ere, edozein unetan eta aurrez ohartarazi gabe.

Jabetza intelektuala

Zerbitzua eta haren jatorrizko edukiak, ezaugarriak eta funtzionaltasunak Escudería Touring enpresarenak eta lizentziaren titularrenak dira eta izango dira, eta ez beste inorenak. Espainian eta atzerriko herrialdeetan indarrean diren jabetza intelektualaren eta erregistratutako markaren gaineko eskubideen bidez eta bestelako arauen bidez babesturik dago Zerbitzua. Gure erregistratutako markak eta ikur bereizgarriak ezin dira erabili beste produktu eta zerbitzuetan aurrez Escudería Touring enpresaren berariazko eta idatzizko baimena eskuratu gabe.

Estekak beste web-orri batzuetara

Gure Zerbitzuan hirugarren batzuen web-orri edo zerbitzuetarako estekak egon daitezke; Escudería Touring enpresak ez du horien jabetzarik ez eta horien gaineko kontrolik ere.

Escudería Touring enpresak ez du inolako erantzukizunik eta inolako kontrolik hirugarrenen esku dauden web-orri edo zerbitzuetako eduki, pribatutasun-politika edo jardunen gainean. Zehaztapen hauen bidez, onartzen ari zara Escudería Touring enpresak ez duela inolako erantzukizunik, ez zuzenik ez zeharkakorik, hirugarrenen web-orri edo zerbitzuetan eskura dauden eduki, ondasun edo zerbitzuen erabileragatik edo horietan jarritako konfiantzagatik sortutako edo ustez sortutako kalte edo galerak direla eta.

Arren eskatzen dizugu irakur ditzazula bisitatzen dituzun hirugarrenen web-orri edo zerbitzuen zehaztapen eta baldintzak eta pribatutasun-politikak.

Erantzukizuna mugatzea

Escudería Touring enpresak eta zuzendaritzako kideek, langileek, bazkideek, eragileek, banatzaileek eta afiliatuek ez dute erantzukizunik izango ondoren aipatutako arrazoiak direla medio gerta daitezkeen inongo zeharkako kalte, ustekabeko kalte, kalte berezi, kalte zentzagarri edo ondoriozko kalteengatik (honako hauek barne hartuz: irabaziak, informazioa, erabilera, datuak eta borondate ona galtzea eta beste zenbait galera ukiezin). Hauek izan daitezke kalte-galera horien kausak (i) Zerbitzuan sartzea edo ezin sartu ahal izatea, zerbitzua erabiltzea edo ezin erabili ahal izatea; (ii) hirugarren batek Zerbitzuan agertutako edozein jokabide edo Zerbitzuari eginiko edozein ekarpen; (iii) Zerbitzutik eskuratutako edozein eduki; eta (iv) baimenik gabe sartzea, Zerbitzuaren igorketak edo edukiak erabiltzea edo aldatzea, nahiz eta berme, kontratu, laido (utzikeriak barne) edo legezko beste edozein teoriaren euskarria izan. Hori guztia kalte-galera horiek gerta daitezkeela jakinarazi ala ez, baita aldez aurretik hemen  jarritako konponbideak ez direla eragingarriak izan frogatzen bada ere.

Erantzukizunaren deskargua

Zure ardura izango da Zerbitzuaz egiten duzun erabilera. Zerbitzua dagoen moduan edo eskura dagoen moduan emango da, inolako bermerik gabe, izan berme horiek berariazkoak edo inplizituak, eta hor sartzen dira merkaturatzeko, helburu partikular bati begira egokitzeko, ez urratzeko edota errendimenduaren norabideari begirako berme esplizituak.

Escudería Touring. enpresak, haren filialek, afiliatuek eta lizentzia-emaileek ez dute bermatzen a) Zerbitzuak etenik gabe eta modu seguruan funtzionatuko duenik, edo uneoro eta edozein kokalekutatik eskura egongo denik; b) Zerbitzuaren akatsak edo hutsegiteak zuzenduko direnik; c) Zerbitzuan birusik edo bestelako osagai kaltegarririk ez dagoenik; edota d) Zerbitzua erabiltzearen emaitzak zure aurreikuspenak beteko dituenik.

Aplika daitekeen legea eta eskumena

Escudería Touring, webgune honen titular gisa, erabiltzailearekin ezarritako harremana, lege aplikagarrien arabera eta eskumena duen jurisdikzioari dagokion indarreko araudian ezarritakoaren arabera arautuko da. Hala ere, araudiak bi parteak eskumen baten menpe gelditzeko aukera aurreikusten duen kasuetan, Escudería Touring eta erabiltzaileak, berariaz uko egingo diote izan dezaketen beste edonolako eskumenei, Donostiako (Gipuzkoa) hiriko auzitegi eta epaitegien mende geldituko direlarik.

Zehaztapen hauetan jasotako eskubideak edo arauak betetzeko gure ezgaitasuna ez da hartuko eskubide horien salbuespentzat. Auzitegiren batek Zehaztapen hauetako neurriren bat baliogabetzen badu edo ezin badu gauzatu, Zehaztapen hauetako gainerako arau eta neurriek indarrean jarraituko dute. Zehaztapen hauek eskaintzen dugun Zerbitzuaren gaineko hitzarmen osoa egituratzen dute, eta, horrenbestez, Zerbitzuarekin loturik aurrez egon zitekeen beste edozein akordio ordezten dute.