Argazki erakusketa

Donostiako hiriak, duen garrantziagatik, merezi du dotorezia lehiaketa bat antolatzea, batik bat kontuan hartuta bertan dagoela La Zurriolako hondartzaren ingurua, mundu osoan parekorik ez duen parajea.

Dotorezia lehiaketa bat azken finean erakusketa bat da: nolabaiteko balioa duten kotxeak erakusten dira, eta adituek osatutako epaimahai batek kategoria bakoitzeko onenak hautatzen ditu.

Halako lehiaketek XVIII. mendean dute jatorria, garai hartan, udako asteburu eta jaiegunetan, aristokrata frantziarrak beren zalgurdiekin desfilean ibiltzen baitziren Parisko parkeetan. Aurrerago, karrozen ordez automobilak erabiltzen hasi ziren.

Lehiaketa askotan kotxeak goi-mailako joskintzako moda diseinuei lotzen zaizkie.

63 /

Sagueseko zabalgunea

EgunaOrduaEkitaldia
2025/09/2110:00o - 14:30oExpo & Concours d'Elegance.
10:00o - 14:30oAuto eta Motor Klasikoen Lehiaketa